XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Loka-loka Eustazpi barik ezer zutunik ezin dagike.

Eta edozer be, eustazpi obia ta zutunik igigiago, eskierrago, dirauke.

Au dala-ta, iragintza astian, batez-be iragiko dana zabal-garaya dala, eustazpi sendua, gogorra edonok billatu nai ixaten dau.

Josu'ren esakunez be ondartzean iragitako etxia edozein axek darijola jarri ta iraul dagike, atxarri ganian iragitakua barriz, axe erauntsijenak, uin apartsubenak jota be zutik geldituko da, zirkiñik barik ixango da.

Eta gorpuzkijatzaz jazoten dana bera gogokijatzaz be jazoten da.

Gixonak bere gardi, aburu, eretxi, siñismenatzaz gogor, sendo, loka barik iraun dagijan eustazpi ona, sendua, iraunkorra biar dau.

Atsegiña, txindija ta andikerija, zoritxarrez, gixon asko darabixenak dira.

Euztazpi onak ez dira baña.

Eustazpija ona ixateko sendua ixan biar da.

Sendoz ezek zatitu, apurtu eziñekua.

Bai ba, eustazpija apurtu, zatituten ba'da, berak euntsitekotan, bere ganian, iragi dabena be zatitu ta apurtuko da, azpija baño be berago jausita.

Baita iraunkorra be ixan biar da; aldakorra dala, gaur batera ta bijar bestera ixanik, bere ganian zutunik jarri daben ori be, ixakeraz dan eraz iraun-azo barik, eustazpitzat dauan eraz aldatuko dalako.

¿Eta atsegiña, txindja ta andikerija gogorrak, iraunkorrak dirala autortu dagiken gixarik ete da? ¿Ludijoen eskuartetik igaz errazago egiten dauan beste ezer bai al da?.

Gaur gukin ba'dira, bijar ez dira, gaur alde batetik ba'jatorkuz, bijar beste batetik zuzendu biar ixaten doguz, ta doguzala be, iraungo jakuzala eski errik iñoz ez dogu.

Beraz, gure aburu, uste eretxi ta gardi-eustazpitzat eurok ez doguz iñoz be ixentau biar.

¿Zein ba? Egija ta egija baño ez ta egija be erdikiña barik osua.

Gauzak dira dirana.

Esakun au umekerijegija dirudi, berau aiztuta sarrijegi ixaten jaku baña, ta gero oker ainbat bidar ibilten gara.

Bai ba, egi-jabe gauzak diranez dakiguzanian baño ez gara, diranez jakinda, ta dakiguzanez maite ixan da, gu zutik eta eustazpi onez oka ixan barik irauteko bide-bidian gara.

Ebrozanditik erre dabezan lekaretxe-argiz, len agiri ez jaken ainbat euzkotarri egija argitzen asi jakela dirudi.

¿Egi osua ikusi ete dabe baña, ala egirik erdija baño ez ete jake agiri ixan? Uzkurtzale batzuk anditikuekin orain lez batzauta uzkurtzari kalte betorkijola-ta beste baga, Euzko-Araudija zuzenetsi dabe.

Zijo au, zintsua jakela be, euzkotar batentzat egi osua ez da, beraz, eustazpi sendua iraunkorra bez, zintzua dala, diñot, uzkurtzale-estalgiz euren txindi atsegin, andikerija aldezturikuak be ixaten dira-ta.

Bai ba, lekaretxe auts-artian iñortzaz ta iñorenatzaz lar-agindu ta ugazaba gogorregijak sartu dira, eta oneik sendatu ba'dagikez, txindi atsegin eta andikerijok gaur diranen eskubetatik igaz-dagike.

Eta baten baño geyagoren esakunak argi jarten dauanez anditikuakin orain lez lotu barik bixi gurazko zuzenetsitia bildur onek eragiña da.

Eta oneik azpi lokearen ganian jarri dira ta, eurek be loka ixan biar, beintzat ez biar baxen sendo.

Beste batzuk eutsinda, zutik diran artian laguntzalle ixango jakuz ta ondo esan dayegun.

Uzkurtzale zintsoz zuzenetsi dabenak be baña, berau baño beste zijorik ez dabela, eustazpitzat azpi erdi lokea autetsi dabe, beraz, ez biar dan baxen sendua, gogorra ta iraunkorra.

Eta esango dodanagaitik ez muxiñik egin.

Uzkurtz-kaltezko axiak gaur bestetan tegiñezko axe erauntsi orrek Iparraldetik baño erauntsijago Egoyaldetik putz egiten dau.

Orain irakastijan euzkotarrez zorrezko zorr-eskubiderik ez jaoku-ta, kalputz-balegi, Egoyaldekuen menpeko orain garan baño menpekuago ixan biarko geuke.

Eta au edonok be argi dakustanez, Euzko-Araudijaren eustazpi osua ez da, beraz, egi osua bez.

Egi osua ez dala, gauzak diranez jakin barik izten gauzan ezketiño, geure burubak gaizkatzeko biarra jakin egibarik eta zutunik iraun-azoteko eustazpi onik barik loka.

Gure Ikurritzaren lenengo itza, beñena be bai Jaungoikua da, ta berau su ta gar aldeztu biar dogu, baña beronek irakasten dauskunez bakotxari beria emon da, norberaren Aberrijaganako jaokuzan biarkunak beteta.

Augaitik, Euzko-Araudija Uzkurtzalez zuzenetsi dauanak Uzkutz osua bere banango biarkun eta gusti adiraldu beti: Euzko-Araudijak eskatzen dauan eta aurrerantza eskatzeko idegiten dauan bidez Aberrija ezagutu ta maite ixan bedi, ta orduantxe bai bakotxak bere uste, eritxi gardijari eustazpitzat egija, baña egi osua jarriko dautsa, beraz eustazpi gogorra sendua, iraunkorra ta euzkotarrok, loka-barik, garanez ta yaokunez Uzkurtzale ta baita euzkotar be iraungo dogu. Tabiratarra.